jueves, 2 de febrero de 2012

Sasoian agertutako albiztea:

Zarautz Balea Igerikleta taldeko master taldeak 18 domina lortu ditu asteburuan, Castellonen jokatutako Espainiako Open Master Txapelketan. Horietatik 6 urrezkoak izan dira, 8 zilarrezkoak eta beste 4 brontzezkoak. Horretaz gain, erreleboka ere lorpen garrantzitsua erdietsi dute: 4x50 libreetan (+160 kategorian) 2. postua eta 4x50 libre mistoan 3. postua.

Txapelketa urtarrilaren 26tik 29ra izan zen, baina osteguneko lehen jardunaldian taldeko inor ez zen lehiatu. Bigarren jardunaldian, Nati Iraizozek (55-59) urrea lortu zuen, 50m tximeleta proban (39.91 denbora), eta 100m bizkar estiloan (1.32.61 denbora). Proba berean, baina 44-49 kategorian Adriana Campoyk zilarra lortu zuten (35.15 denbora). 200m bular estiloan Inaxio Caminok (40-45) ere zilarra lortu zuen (2.46.42 denbora), eta Adriana Campoyk bigarren postua berretsi zuen proba berean (3.01.58). Ondoren, ordea, 200m estiloetan urrezko domina lortu zuen (2.51.01 denbora). 100m libre estiloan Eva Ugarte igerilariak (45-49) bere dominen kontua ireki eta zilarrezko domina lortu zuen bere aurreko denbora hobetuz (1.12.12).

Hirugarren jardunaldia ere gogotsu ekin zieten. Hasi eta berehala, Eva Ugarte igerilariak zilarrezko domina lortu zuen 400m libre frogan 5.38.12 denborarekin. 50m bular estiloa hurrengo froga izan zen eta guztira 3 domina atera zituzten; Adriana Campoy-ek zilarra lortu zuen 39.49, Inaxio Camino 32.08 denborarekin eta Igone Ornes (40-44) 39.82 denborarekin brontzea atera zuten. Hurrengo frogan 4x50n libre emakumezkoetan (+160) (Eneritz, Igone, Adriana eta Eva) pronostikoak bete zituzten eta lehenengo aldiz errelebo batean zilarrezko domina lortu zuten 2.07.16 denborarekin. Erreleboen ondoren, Iraizoz naparrak bere 3. urrezko domina lortu zuen 200m libre frogan 2.54.08 denborarekin eta Eva Ugarte igerilariak ere bere 2. zilarrezko domina atera zuen 2.38.94 deborarekin. Ondoren, Inaxio Caminok izugarrizko 100m bularrean bere lehenengo urrezkoa domina irabazi zuen 1.13.91 denborarekin. Adriana Campoy-ek bere 3. zilarrezko domina lortu zuen 1.26.64 denborarekin.

Laugarren eta azken jardunaldian, oraindik ez zegoen dena erabakita. 100m estiloetan Natik berriro urrezko domina lortu zuen (1.29.38) laugarren eta azkena. Eva Ugartek bere 3. zilarrezko domina atera zuen 50m libre frogan 32.87 denborarekin. Txapelketa ondo amaitzeko modu bakarra 4x50m libre mixto (+160) erreleboan papera ona burutzea ezinbestekoa zen. Horrela, 3. izan ziren 1.59.43 deborarekin. Irabazlea CN Sevilla (1.51.15) izan zen eta 2. CN Jerez (1.56.78).

3 comentarios:

Eva dijo...

¡Qué chapa!

ADRI dijo...

Eso es porque habrás estado con el hiztegi en la mano, anda coge las pesas que vamos a pulverizar ese récord!

Eva dijo...

Por si no hubiera sido suficiente la presión de los primos, mientras luchábamos con las galeras, ahora "tú también, Adri, hija mía".